INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Nafarroan, sexu eraso bat egitea egotzita

Foruzaingoak adierazi duenez, 34 urteko gizon bat lan eskaintza batez baliatu zen erasoa egiteko.

2016ko urriaren 20a
12:44
Entzun

Ribaforadan atxilotu dute 34 urteko gizonezkoa, emakume bati eraso egitea egotzita. Foruzaingoak zabaldu duenez, pertsona bat zaintzeko lan eskaintza egina zuen gizonak, eta, emakumea lan elkarrizketa egitera joan zenean, eraso egin zion.

Emakumea Tuterako polizia etxean artatu zuten, eta handik ustezko erasotzailearen etxera joan ziren, deklarazioa hartzera. Ondoren, haren kontakizunak hutsuneak zituela ikusita, atxilotu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.