Gizon bat atxilotu dute Ordizian, bikotekide ohia jo duelakoan

2012ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu du Ordizian (Gipuzkoa), ustez bikotekide ohia jotzeagatik. Harengana ez hurbiltzeko agindua zuen, eta agindu hori ez betetzea ere leporatu diote, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak erran duenez. Astelehen arratsaldean gertatu zen erasoa. Antza denez, hainbat agiri sinatzeko bere etxera deitu zuen gizonak emakumea, eta han jo egin zuen. Horixe salatu du emakumeak. Etxetik atera zen, baina gizona atzetik joan zitzaion, eta karrikan ere bultzatu egin zuen. Telefonoz laguntza eskatzen saiatu zen emakumea, baina apurtu egin zion gizonak. Abisua karrikan ziren hainbat herritarrek eman zuten, eta Ertzaintzak atxilotu egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.