Poliziak 70 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den ostegunean, Limouxen (Okzitania), sei urteko haur bat bortxatzea leporatuta. Erasoa Donibane Lohizunen (Lapurdi) gertatu zen, abuztuaren 27an, eta joan den ostiralean abiatu zuen ikerketa Baionako Fiskaltzak. Ustez, 70 urteko osaba zaharrak bortxatu zuen adingabea, familiako bilera batean.
Epaileak atxilotua behin-behinean espetxeratzea agindu du, 15 urte baino gutxiagoko adingabe bat intzestu izaerako sexu harreman batera behartzea egotzita.
Erasoa Hondarribian
Emakume batek eraso matxista jasan zuen joan den ostiralean, Hondarribian (Gipuzkoa). Bere bikoteak jo egin zuen herriko Zumardian. Hondarribiako Udalak gaitzetsi egin du erasoa eta elkarretaratzera deitu du gaurko, 18:30ean, San Pedro kaleko plazan.