Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, Getxon 28 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, ustezko biktimaren salaketa jaso ondoren. Emakumearen arabera, lanetik ateratzerakoan hainbatetan egin zion iseka, autoan jarraitu zion eta telefono deiak egiten zizkion etengabe.
Sestaon atxilotutakoa 21 urteko gaztea da. Urruntze agindua haustea leporatu diote. Goizaldean, Juan de Garai kalean atzeman dute, bikotekide ohiarekin eta haren lagun batekin eztabaidan zegoela.