Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Sopelan ustez emazteari tratu txarrak emateagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Sopelan (Bizkaia) ustez emaztea jipoitzeagatik. Atxilotuari duela hiru urtetik hona emazteari tratu txar fisiko eta psikikoak eragitea leporatzen diote.

2006ko martxoaren 29a
16:50
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, atxilotuak joan den astelehenean eraso egin zion beste behin emazteari. Etxean zeuden eta emaztearekin eztabaidan aritu osten gogor astindu zuen eta buruan kolpeak eman zizkion armairu baten aurka. Gainera, emaztea etxetik bidaltzen saiatu zen behin eta berriz iraintzen zuen bitartean.

Emakumeak ertzainei jakinarazi zien, horrelako jokaerak ohikoak izan zirela azken hiru urteetan. Hala ere, lehen aldiz ausartu zen salaketa jartzera. Ertzaintzak bikoteak Sopelan duen etxean atxilotu zuen gizona emazteari tratu txarrak ematea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.