Tuteran (Nafarroa) 36 urteko gizon bat atxilotu dute, atzo arratsaldean haren bikotekidea hirugarren solairutik leihotik behera erori ostean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo 18:00etan erori zen emakumezkoa leihotik. 30 urte ditu, eta larri dago.
Bi lekukok deklaratu dutenez, bikotea eztabaidan aritu zen emakumea erori aurretik. Atxilotu zutenean, gizonak berretsi egin zuen eztabaida hori izan zela, baina esan zuen ez zuela bota emakumea eta berehala jaitsi zela kalera laguntzera.
Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.