Herritar batek 112 larrialdietarako telefonora hots egin zuen atzo 23:50ean, esanez bi pertsona eztabaidan ari zirela Urnietako etxebizitza batean (Gipuzkoa), eta han adingabeak bizi zirela. Ertzaintza bertaratu zenean, etxeko emakumeak esan zuen bikotekideak eraso egin ziola.
Emakumearen arabera, Poliziari deitzen saiatu zen, gertatzen ari zenaren berri emateko, baina gizonak sakeleko telefonoa kendu zion. Gizonaren arabera, berriz, biak eztabaidatzen aritu ziren, baina ez zion erasorik egin. Ertzaintzak datuak behatu eta egiaztatu ostean, gizona atxilotu zuen —34 urte ditu—, genero indarkeriako delitu bat egin izana egotzita.