Gizon bat atxilotu dute, ustez adingabe bati lapurtzeagatik
DONOSTIA. Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atzeman du Donostian, adingabe bati bi aldiz lapurreta egitea egotzita. Renferen Herrera auzoko geltokian izan zen erasoa. Ustezko lapurrak labana batekin egin zion mehatxu, eta aurpegian jo zuen. Diru zorroa emateko eskatu zion. Ertzaintzak jakinarazi duenez, duela hilabete gizon horrek berak sakelakoa eta iPod-a lapurtu zizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu