Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atzeman du Usurbilen bart, 15 urteko neska bat jo egin duela leporatuta. Gizonezkoaren neska-lagunaren alaba da neska hori, eta Ertzaintzak dio buruan ostikoa jo diola. Goizeko ordubi eta erdiak aldera izan da ustezko erasoa.
Gizonezkoa duela aste batzuetatik neska-lagunaren etxean bizi zen, eta adintxikikoari etengabe egin dizkio mehatxuak eta irainak, betiere polizia iturrien arabera.
Bi gizon atzeman dituzte Pasaian eta Bilbon
Ertzaintzak Pasaian beste gizonezko bat atxilotu du bart -40 urtekoa-, neska-laguna jo egin duela egotzita. Pasai San Pedron izan da gertaera.
Bilbon, berriz, 36 urteko gizona atzeman dute. Hain zuzen, bere bikotekidea erietxera zeraman Poliziaren autoari segika zela atxilotu dute udaltzainek. Horien arabera, gizonezkoak neska-laguna jo egin du aurretik.
emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Usurbilen, 15 urteko neska bat jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu