Lehen atxiloketa atzo eguerdian egin zuen Ertzaintzak, Zumaian (Gipuzkoa). Emakumeak aurreko gauean gizona salatu zuen erasotzeagatik, eta atzo eguerdian emakumearen etxe inguruan zebilela ohartarazi zuten Ertzaintza. Emakumea ezer esateko beldurrez aurkitu zuen Ertzaintzak, eta etxe barruan ote zegoen galdetu zioten. Emakumeak etxera sartzeko baimena emanda, barruan aurkitu zuten. 23 urte ditu.
Beste gizona Durangon atxilotu zuten, iluntzean. Emakumeak salatu duenez, eztabaida baten ondoren jo egin zuen gizonak; lehenik ukabilkada bat jo zion aurpegian, eta ondoren lurrean ostikoka hartu zuen. Ertzaintza bikotearen etxera joan zen, eta han bertan atxilotu zuen gizonezkoa. 38 urte ditu.