Gizon batek atzo Eibarren (Gipuzkoa) arrebari eraso zion kalean, aizkora batekin, eta Ertzaintzak atxilotuta dago. Emakumea hiru aldiz jo zuen aizkorarekin, buruan, bizkarrean eta besoan, eta oinezko batek eten zuen erasoa. Oinezkoa eta gizona, ondoren, Ertzaintzarengana joan ziren, eta erasotzailea atxilotu egin zuten. 62 urte ditu.
Emakumea Donostiako Ospitalean dago.