Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat -I.E.- atxilotu du Bilbon, neska-lagun izandakoari muturrekoa eman diola egotzita. Labairu kaleko taberna batean izan da ustezko erasoa, bart.
Biktimak -46 urteko emakumezkoa- ertzainei adierazi die beste eraso bategatik moztu zuela bikotearekin harremana, irailaren 13an. Parte sartu zuen orduan, baina gero erretiratzea erabaki zuen. Gaur berriro sartu du salaketa.
Basurtuko erietxera eraman dute emakumezkoa, artatzera.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atzeman dute Bilbon, neska-lagun ohia jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu