genero indarkeria

Gizon bat atzeman dute Donostian, neska-lagun ohia jo duelakoan

2011ko ekainaren 7a
11:10
Entzun

Ertzaintzak 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan. Poliziaren arabera, semaforo baten aurka bultzatu zuen emakumea eta ondoren, biktima lurrean zela, muturreko batzuk eman zizkion.

Gros auzoan izan zen ustezko erasoa, 17:15ean. Lanetik kanpo zen ertzain batek atxilotu zuen gizonezkoa. Erasotzaileak bi aldiz egin zuen ihes, baina poliziak harrapatzea lortu zuen, udaltzainek lagunduta.

Emakumea Donostiako osasun zentro batean artatu egin zuten. Ertzainak berak ere kolpeak jaso zituen: lepoan, sorbaldan eta belaunean.

Atxilotuak antzeko gertaerengatik aurrekariak dauzka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.