GENERO INDARKERIA

Gizon bat atzeman dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita

Goizaldean atxilotu dute. 33 urte ditu.

2012ko abenduaren 19a
18:54
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, poliziek berek ikusi dute gizonezkoa andrea jotzen ari zela eta sakelako telefonoa kentzen ahalegintzen ari zela. Gaur goizaldean gertatu da erasoa, 05:15 aldera, Gasteizko Paraguai kalean. Emakume batek Ertzaintzara deitu du, bikotekidea joka ari zitzaiola salatzeko.

Poliziek, hara joan, eta gizonak andrea lepotik heldua zuela ikusi dute. Atxilo hartu dute gizona, eta erietxera eraman dute emakumezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.