Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Mungian, Bizkaian, bere bikotekideari eraso egitea egotzita. 08:30 aldera gertatu zen erasoa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Ustez, ukabilkada ugari eman zizkion gizonak andreari, eta zauriak eragin zizkion esku batean eta ezpainean. Emakumea erietxe batera eraman behar izan zuten, zauriak artatzeko.