genero iNDARKERIA

Gizon bat bi aldiz atzeman dute aste honetan Getxon, genero indarkeria egotzita

Udaltzaingoaren arabera, asteartean jo egin zuen neska-lagun ohia, eta bart harekiko urruntze agindua hautsi du.

2012ko abenduaren 27a
20:47
Entzun

Getxoko Udaltzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du, genero indarkeria dela-eta neska-lagun ohiarekiko daukan urruntze agindua hautsi duelakoan. Aste honetan bi egunetan atzeman dute, udalak gaur esan duenez.

Bart atxilotu du bigarren aldiz, Itzubaltzetako etxe batzuen azpian zela. Udaltzainek, emakume haren etxeko txirrina jotzen ikusi, eta atxilotu egin dute. Poliziek bazekiten genero indarkeriaren biktima dela emakumea.

Izan ere, gizonezkoa asteartean ere atzeman zuten, Algortan, neska-lagun ohia jo zuela egotzita. Udaltzainek biktima osasun zentro batera eraman zuten, kolpe batzuekin.

Atxilotua —V.A.J.S.— epailearen aurrera eraman zuten atzo, eta aske geratu ostean, emakumearen etxe azpira joan zen, urruntze agindua eduki arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.