gizartea

Gizon bat erietxera eraman dute Bilbon, etxeko sutean kea arnastu ostean

2010eko martxoaren 22a
13:01
Entzun
41 urteko gizonezko bat kaltetu du gaur Bilbon Zurbaran auzoan izandako suteak, eta Basurtuko erietxera eraman dute, kea arnastu baitu.

Zumaia kaleko 41. zenbakiko eraikinean izan da sutea, 9:45 aldera, gizonezkoaren etxean. Ikerketako iturrien arabera, koltxoi batek hartu du su, eta gela bat eta sukaldea kiskali ditu.

Etxe azpian EAJren egoitza dago, baina ez du kalterik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.