Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegunean atzeman zuten 29 urteko gizonezkoa; ustezko erasoa, berriz, urriaren 18ko goizaldean gertatu zen Gasteizko etxebizitza batean, baina duela bi egun jaso zuten salaketa.
Horren arabera, neska senitarteko batzuen etxera joan zen urriaren 18an; han geratu zen lotan, eta familiaren gertukoa den gizonezko batek eraso egin zion ustez, goizaldean.
Atxilotu eta epailearen aurretik igaro ondoren, espetxeratu egin dute gizona. Ez du aurrekaririk.