Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat espetxeratu dute Gasteizen, bikotekideari sexu erasoa egin eta atxikita edukitzea egotzita

2008ko maiatzaren 9a
17:47
Entzun
Bikotekidea jo, sexu erasoa egin eta atxikita edukitzea leporatu diote 30 urteko gizonezko bati Gasteizen, eta espetxeratu egin dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ertzaintzaren arabera, apirilean gertatu ziren gertaera horiek, baina erasotutako emakumeak bikotekidea salatzeari uko egin zion. Horren ordez, salaketa faltsu bat jarri zuen gizonezkoak ustez eginiko delituak estaltzeko.

Ertzaintzak ikerketa martxan jarri zuen.Apirilean, emakumeak erasoa jaso ondoren, ospitalera joan zen. Han, gizonezkoa salatzeko gomendatu zioten, baina emakumeak, ustez salaketa faltsu baten berri eman zuen polizia-etxean, ertzainek jakinarazi dutenez. Emakumeak emandako bertsioaren arabera, indarkeriazko lapurreta izan zen: atarian zela gizonezko batek ezustean erasotu ziola azaldu zuen, eta ondoren, diru zorroa lapurtu eta lurrean ostikadak eta ukabilkadak eman zizkiola, eta baita kozk egin ere.

Ikerketa egin ostean honako hau ondorioztatu du Ertzaintzak: apirilean, gizonezkoa etxera iristean eraso fisiko eta sexualak egin zizkion bikotekideari. Ondoren, gela batean eduki zuen atxikita, eta ez zion oinarrizko beharrak egiten ere utzi. Gizonezkoa lotara joatean, emakumeak etxetik atera ahal izan zuen, eta handik ospitalera joan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.