Gizon bat espetxeratu dute Gasteizen, bikotekideari sexu erasoa egitea egotzita

2013ko uztailaren 12a
11:28
Entzun

Astezken gauean atxilotu zuten ertzainek gizona, 46 urtekoa, bikotekideari sexu erasoa egitea egotzita. Atzo eraman zuten epailearen aurrean deklaratzera, eta hark ebatzi zuen gizona espetxeratzea.

Emakumeak salatu zuenez, Jundizko pabiloi batean zegoen andrea bera asteazken goizean. Gizonezkoa agertu zen orduan, eskopeta bat zeramala. Aurpegian jo zuen andrea, eta ondoren sexu erasoa egin zion. Gizonak emakumea bakarrik utzi zuenean deitu zuen andreak Ertzaintzara.

Txagorritxuko erietxean artatu zuten, eta auzitegi mediku batek aztertu zuen. Gizona atxilotzu zuten poliziek, eta eskopeta bat eta karabina bat ere atzeman zizkioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.