Espainiako Poliziak 49 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den astelehenean Iruñean, adingabeei eraso sexistak egin izana egotzita. Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, adingabeetako baten aitak eman zuen abisua, semea eraso sexista baten biktima izan zela azalduz. Gertakariaren inguruetan bilatu zuen Poliziak ustezko erasotzailea, atxilotu arte. Poliziak, gainera, beste bi eraso ere egotzi dizkio atxilotuari. Bi egun atxilotuta egon ostean, espetxera bidali zuen epaileak atzo, bermerik gabe.
Sexu erasoa
Gizon bat espetxeratu dute Iruñean, adingabeei sexu erasoak egitea egotzita
Hiru eraso egin izana leporatu diote. Astelehenean atxilotu zuten, eta atzo sartu zen espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu