ezbeharra

Gizon bat hil da Albizturren, enbor batek jota

Zuhaitzak mozten ari ziren langileei begira zegoela jazo da istripua. 33 urte zituen.

2015eko urriaren 13a
20:53
Entzun

Albizturren (Gipuzkoa), pinuak mozten ari ziren tokian bertan zendu da 33 urteko gizonezko bat. Enbor batek jo ostean zendu da. Bera ez zen lanean ari; zuhaitzak nola ari ziren mozten begira zegoen.

Joan den astean beste gizonezko batek galdu zuen bizia enbor batek azpian harrapatuta; egurra egiten ari zela izan zuen istripua. Ezbehar hori ere Gipuzkoan gertatu zen, Belauntzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.