Gizartea

Gizon bat hil da arroila bat jaisten, Aizpunen

Harekin zihoan laguna salbatzen saiatu da, baina ez du lortu. Helikopteroz atera behar izan dute gorpua uretatik. Lehen ikerketen arabera, erori delako zendu da.

Berria.info
2013ko maiatzaren 20a
19:17
Entzun

Gaur goizean 53 urteko gizonezko bat hil da Aizpunen (Nafarroa), Arteta ibaian arroila jaitsiera egiten ari zela. Nafarroako larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, hildako gizonak Frantziako herritartasuna zuen, eta, lehen ikerketen arabera, erortzean zendu da.
Lagun batekin ari zen arroila jaitsiera egiten. Erori eta amildu egin da. Laguna harengana iristen saiatu da, baina oso leku zailean zegoen. Dena den, iristea lortu du, eta ibaiaren ertzera eraman saiatu da. Baina urak zuen indarraren ondorioz ez du lortu.
Orduan, larrialdi zerbitzuei eman die abisua. Inguruan praktiketan ari ziren Guardia Zibileko mendi salbamendurako taldeak, eta haiek bertaratu dira helikopteroarekin. Gorpua jaso eta autopsia egitera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.