Hondartzan zen lagun batek atera du uretatik, eta bertan sorosleak eta Osakidetzako langileak suspertzen saiatu dira, ezin izan dute ezer egin gizonaren alde. Orain, haren heriotza zerk eragin duen aztertuko dute. Bilbotarra zen gizona, 63 urtekoa.
Asteazkenean antzeko ezbehar bat izan zen Zarautzen (Gipuzkoa): 20 eta 25 urte arteko gazte bat hil zen hondartzan.