Herrizaingo Sailak jakinarazi du bart 50 urteko gizon bat hil dela Barakaldon haren etxean piztutako sutearen ondorioz. Lehen ikerketen arabera, kea arnasteagatik zendu da. Sua 01:45ean piztu da, antza denez, sukaldeko ontzi batek su hartuta. Bizilagunak irtenarazi egin dituzte beren etxeetatik.
sutea
Gizon bat hil da Barakaldon, etxeak su hartu ostean
Lehen ikerketen arabera, kea arnastuta hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu