41 urteko gizon bat zendu da goizaldean Bilbon, lurrera erori eta ibaira jaisteko eskailerekin kolpea hartuta. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, istripua Urazurrutiko kaian gertatu da.
Ezbeharra goizaldean izan da, 04:45ean; hari laguntzen saiatu da pertsona bat, eta uretatik ateratzea lortu du. Tokira bertara agertu dira Polizia, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak, baina ez dute lortu gizonari bizia salbatzea.