Gizon bat hil da Eratsunen, autoa amildu ostean
ERATSUN. Gizon bat hil da Eratsunen (Nafarroa), gidatzen ari zen autoa amildegitik erorita. Foruzaingoa ikertzen ari da gertatutakoa, autoa bidetik zergatik irten zen jakiteko. Atzo aurkitu zituzten autoa eta gorpua, baina istripua noiz izan zen ere aztertzen ari dira, inork ez baitu bere desagerpenaren berri eman. Bakarrik bizi zen, eta abenduaren 4an ikusi zuten azken aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu