gizartea

Gizon bat hil da errepide istripu baten ondorioz

Gaur goizean kamioi batek eta ibilgailu batek elkar jo dute N-637 errepidean, Zamudio inguruan. Ibilgailuko gidaria erietxera eraman dute, eta bertan hil da.

2013ko abuztuaren 29a
15:31
Entzun

06:00etan gertatu da ezbeharra, N-637 errepidean, Barakaldorako noranzkoan, Zamudio inguruan. Txorierriko korridorean elkar jo dute kamioi batek eta ibilgailu batek. Ibilgailuko gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak joan dira gizona bertatik ateratzeko.

Suhiltzaileek 10:40an lortu dute gizona autotik ateratzea, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. 42 urte zituen, eta erietxean hil da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.