Semeak eman du abisua arratsaldean, goizean aita mendira irten ondoren, etxera itzultzen ez zela ikusita. Cordovillako suhiltzaileak eta foruzainak atera dira haren bila, helikoptero baten laguntzarekin.
17:45 aldera, Etxauriko (Nafarroa) haitzetan eskalatzen ari zen suhiltzaile batek ohartarazi ditu helikopteroan zihoazenak —abisu eman duena ez zen lanean ari—, haitzen azpian gorpu bat zegoela-eta. Bertaratu direnean, gizona hilda topatu dute larrialdi zerbitzuek.