EZBEHARRA

Gizon bat hil da Gaubean, etxean sutea piztuta

Haren aita erietxera eraman dute, kea arnastuta.

2015eko abenduaren 8a
08:41
Entzun

62 urte ditu hildakoak, eta 93 haren aitak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko hirurak aldera sute bat piztu da Gaubean (Araba), aita-semeak bizi ziren etxean. Bertara joan dira suhiltzaileak eta Ertzaintza, eta zaurituta topatu dituzte biak. Kea arnastutearen eta erreduren eraginez, hil egin da 62 urtekoa; aita, berriz, Txagorritxuko erietxera eraman dute.

Sutea zer dela-eta piztu den ikertzen ari da Ertzaintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.