GIZARTEA

Gizon bat hil da Gernikan, labanaz eraso eginda

27 urte ditu hildakoak. Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu, erasoarekin zerikusia dutelakoan.

2013ko ekainaren 29a
15:15
Entzun

Goizaldeko lauretan jaso du Ertzaintzak abisu bat, ohartaraziz gazte bat sastakatu dutela Juan Kalzada kalean, Gernikan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ertzain eta larrialdi zerbitzuak harengana joan direnean larri zen biktima, eta ordu erdi geroago hil da.

Gertatutakoa ikertzen hasi dira poliziak, eta goizeko seiak aldera bi pertsona atxilotu dituzte, erasoarekin zerikusia izan dezaketelakoan. 28 eta 34 urte dituzte ustezko erasotzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.