Iruñeko Aita Moret kaleko egoitza militarrean izan da istripua, goizean goiz. Segurtasun iturrien arabera, militar bat teilatura igo da bertan bandera bat jartzeko neurriak hartzera, eta irrist egin eta erori da.
Poliziak azaldu duenez, tokian bertan hil da gizonezkoa.