Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 89 urteko gizon bat hil da auto istripuan Oiartzunen (Gipuzkoa). Autoan 57 urteko alabarekin zihoan, eta emakumea ospitaleratu egin dute, zaurituta. Gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Gizona errekara zergatik erori den ikertzen ari dira, baina Segurtasun Saileko iturriek diotenez, baliteke autoarekin maniobraren bat egiten ari zela kontrola galduta erori izana.