Konorterik gabe aurkitu dute gizona, Donostiako Ondarretako uretan, 13:00 aldera. Itsaoan bainua hartzen ari zen batek ikusi du, eta lehorrera eraman dute. Zerbitzu medikoa hondartzara joan da, eta gizonezkoa suspertzen saiatu da, baina bertan hil da.
Gorpua Donostiako auzitegi medikuntzako zerbitzura eraman dute, eta autopsia egingo diote bertan.