EITB.eus-ek jakinarazi duenez, gaur arratsaldean gizon bat hil da Sopelako hondartzan. Polizia iturriak aipatuz azaldu duenez, uretatik atera denean gertatu da ezbeharra: ondoezik sentitu, eta konortea galdu du.
Bizkaiko Aldundiko sorosleak laguntzera joan zaizkio, eta hiru anbulantzia eta helikoptero bat ere hurbildu dira gero. Ordu erdiz saiatu dira salbamendu taldekoak gizona bizirik mantentzen, baina hil egin da. 65 urte zituen.