Gizon bat hil da gaur goizean Soraluzen (Gipuzkoa), gidatzen zuen motorra ibaira erorita.
Itota hil dela azaldu dute iturri ofizialek. Ezbeharra 12:40 aldera gertatu da, GI-627 errepidean, argi ez dauden arrazoiengatik motorzalea bidetik atera denean. Lau metroko eroria egin du errekaraino.
Larrialdi zerbitzuek gorpua atera dute, eta Donostiara eraman dute. Han egingo diote autopsia, heriotzaren kausak zehazteko.
Bestalde, Andoainen (Gipuzkoa) N-1 errepidean konponketak egiten ari direla-eta Donostiarako bidean errai bat itxita dago goizetik.
Nafarroan itxita daude Belagoako mendatea, Erronkarin, eta Iratirako errepidea. Belagoan elur jausiak gerta daitezkeelako, eta Iratin elurragatik.
Errepideak
Gizon bat hil da Soraluzen, gidatzen zuen motorra ibaira erorita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu