Gizonezko bat hil da bart goizaldean Ziburun (Lapurdi), Ibiri kalean piztutako sute batean. Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, 04:30ean piztu da sua, apartamentu batzuetan. Zazpi lagun aterarazi dituzte, eta haiek jabetu dira bizilagunetako bat falta zela. Inguruko hainbat herritako suhiltzaileak joan dira bertara; 200 inguru, guztira. Haiek topatu dute gizonaren gorpua.
60 urte inguru zituen, eta sutea zer dela-eta piztu den ikertzen ari dira suhiltzaileak.