Gizon bat zendu zen ekainaren 10ean Ziortza-Bolibarren (Bizkaia), Zenarruza monasterioan ustez lapurtzen ari zela, leihotik erorita. Ekainaren 7an jazo zen gertakaria. Bi gizon sartu ziren monasterioan bertan, ustez lapurtzeko asmoz. Barruan zirela, ordea, erlijioso batek harrapatu egin zituen, eta balkoi batetik ihes egiten saiatu ziren. Ihesean zirela, horietako bat erori, eta zaurituta geratu zen. Ospitalera eraman zuten, baina hiru egun geroago hil zen, ekainaren 10ean.
Ertzaintzak atzo jakinarazi zuen gertakaria, eta nabarmendu zuten abian dela gertatutakoa argitzeko ikerketa. Hildakoarekin batera zihoan beste gizonezkoak ihes egin zuen, eta oraingoz ez dute harrapatu.