Gizon bat hil da Zizurkilen, onddoak biltzen ari zela
ZIZURKIL. Semearekin onddoak jasotzen ari zela 68 urteko gizon bat zendu zen atzo Zizurkilgo mendi inguruetan (Gipuzkoa). Bat-batean sentitu zen ondoezik, eta semeak larrialdi zerbitzuetara eman zuen abisua. Joan zirenerako hilda zegoen. Helikopteroz jaso behar izan zuten gorpua, eta Andoainera eraman zuten. Heriotza zerk eragin zion argitzeko autopsia egitera eraman zuten Donostiara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu