Bart gauean aurkitu zuen Ertzaintzak 72 urteko gizonezkoaren gorpua, Legazpiko baso batean. Familiak arratsaldean deitu zuen Ertzaintzara, esanez gizonezkoa goizean irten zela etxetik eta oraindik ez zela itzuli.
Lehen aztarnen arabera, gizona basoa garbitzen ari ziren ingurura joan zen, eta zuhaitzetako bat gainera erori zitzaion.