gizartea

Gizon bat hil da Zumaian, itsasotik erreskatatu ondoren

52 urteko azpeitiar bat da hildakoa.

2011ko urriaren 18a
19:25
Entzun

Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Zumaian, surflari batzuek itsasotik erreskatatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.

Santiago hondartzako uretan zela, korronteak itsaso barrura eraman du 15:15ak aldera, emakume batekin batera, eta surflariek atera dituzte biak. Hondartzan zela, ordea, bihotzekoa izan du gizonezkoak eta, larrialdi zerbitzuek hantxe artatu duten arren, zendu egin da. Emakumea onik dago.

Azpeitiar bat da hildakoa, 52 urtekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.