Hildakoa herrikoa bertakoa zen, B.A.U. zuen izena, eta 48 urte zituen, Zumaiako Baleike atariak jakitera eman duenez.
Trena Arroatik Zumaiara (Gipuzkoa) heldu zela, 19:50 aldean, gizon bat aurkitu du trenbidean, eta gidariak ezin izan du gelditu. Bertan hil da trenbidean zegoen gizonezkoa.
Gidariari antsietateak eman dio, eta erietxera eraman dute. Tren zerbitzua ordubete inguruz eten dute.