Gizonezkoak 48 urte zituen, eta arratsean hil dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ustez eraso egin diona gizonezkoaren semea da, eta hark eman dio Poliziari gertatutakoaren berri. Atxilo hartu dute.
16:40 inguruan izan da erasoa, labanaz, Berra Behea kaleko aparkaleku batean. Bertara joan da Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzia bat, baina ezin izan dute gizona onik eraman. Aparkalekuan bertan zen semea poliziak hara heltzean.
25 urte ditu atxilotuak. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.