gizartea

Gizon bat hilda aurkitu dute Ajangizen, ibaian

Ertzaintzak adierazi duenez, gorpuak ez du indarkeria arrastorik.

urtzi urkizu
2014ko apirilaren 30a
12:51
Entzun

Gaur arratsaldean Ajangizko (Bizkaia) herritar batek gizon bat hilda aurkitu du, ibaian. Buruz behera zegoen gorpua. 17:30ean jaso du abisua larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzak BERRIAri esan dionez, gizona bi edo hiru metroko alturatik erori dela uste dute. Heriotza ikertzen ari dira, baina azaldu dute gorpuak ez duela indarkeria arrastorik. Gizonak 80 urte zituen, eta inguruko baserri batean bizi zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.