Hilketa

Gizon bat hilda azaldu da Portugaleteko txosnen gunean

Berrogeita hamaika urteko gizon bat hilda azaldu da Portugaleteko (Bizkaia) txosnen gunean. Herrizaingo sailak esan duenaren arabera, gizonak indarkeriaren markak zeuzkan. Barakaldoko herritarra zen.

2003ko abuztuaren 18a
18:03
Entzun
Hildakoaren gorpuaren aurkikuntzaren berri goizeko zortzietan izan du Ertzaintzak. Gorpua Portugaleteko Manuel Calvo zeharbidean zegoela adierazi dute EAEko Poliziako iturriek.

Hildakoak indarkeriaren seinaleak zeuzkan arren, ez dakite heriotzaren kausak zeintzuk izan diren. Epaileak aginduta Bilbora eraman dute hilotza goizeko hamarretan, eta orain autopsiaegiteko zain daude. Epaileak isilpean darama ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.