emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat kartzelatu dute Iruñean, zortzi urteko neskatxa bat bortxatzeaz akusatuta

Salaketaren arabera, urtebetean gizonak hainbatetan bortxatu zuen neskatila, eta honen izeba baten bikotekidea da.

2009ko otsailaren 26a
19:27
Entzun
Espainiako Polizia iturriek gaur jakinarazi dutenez, 51 urteko gizonezko bat atxilotu zuten otsailaren 20an Iruñean, zortzi urteko neskatila bat bortxatzea leporatuta. Salaketaren arabera, urtebetean hainbatetan bortxatu zuen gizonak neskatoa. Atxilotua kartzelan sartu dute, epailearen aurretik igaro ondotik.

Adin gutxikoaren ama izan zen salaketa jarri zuena, urtarrilaren bukaeran. Salaketaren arabera, 2007tik gertatu ziren bortxaketak, urtebetez-edo, artean neskatilak zortzi urte zituela. Erasotzailea bere izeba baten bikotekidea dela azaldu zion neskatxak amari, azken biak urtarrilean medikuarengana joatean amak alabarengan ezohiko urduritasuna sumatu ondoren.

Zer zuen galdetuta, umeak amari kontatu zion berriki etxean asteburu pasa izan zen senide batek "ipurdia ukitu" egin ziola. Amak, kezkatuta, xehetasun gehiago galdegin zizkion, eta umeak azkenean azaldu zuion senide hura beren etxean bizitzen egon zen tartean, duela bi urte, hark "indarrez oratu" egin ziola, eta "barne arropa indarrez erantzi ondoren" bortxatu zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.