Bart gauean piztu da sua, 00:45 aldera, Bilboko Gorte kaleko etxebizitza batean. Bizilagunek abisua eman dute kea ateratzen ari zela zauritutako gizonaren etxetik, eta hara joan dira suhiltzaileak. Konorterik gabe eta arnasik hartzen ez zuela topatu dute gizona, 50 urtekoa.
Arnasa har zezan lortu dute suhiltzaileek, eta Basurtuko erietxera eraman dute. Kea arnastu izanaz gain, erredurak ditu aurpegian eta esku batean.
Sutea itzali dute suhiltzaileek, eta soilik etxebizitza horretako gela bati egin dio kalte. Ez dute bizilagunik etxetik aterarazi beharrik izan.