Gaur 8:15 inguruan errepide istripu larria gertatu da Lizarran (Nafarroa), bi autok talka egin dutenean. Ezbeharraren ondorioz auto bateko gidaria hil da, D.U.P. 29 urteko gizonezkoa. Lizarrakoa zen biktima. Beste autoan zihoazen 48 urteko gizona eta adintxikiko alaba, Tafallakoak biak (Nafarroa), arin zauritu dira eta Lizarrako ospitalera eraman dituzte.
Gipuzkoan ere eguraldi txarra errepideetan arazoak eragiten ari da. A-8an Bilboko noranzkoan trafikoa astuna da eta txapa istripu ugari izan dira, Ertzaintzaren arabera.
Bizkaian, Elorrio parean bi errailak moztuta daude kamioi batek zeraman hormigoi zama errepidera erori delako. Istripua 7:30ean gertatu da N-636 errepidean.
gizartea
Gizon bat zendu da Lizarran, auto istripuan
D.U.P. 29 urteko gaztea da hildakoa. NA-1110 errepidean gertatu da ezbeharra, 8:15 inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu