lan istripua

Gizon bat zendu da Urrotzen, gidatzen ari zen traktorea iraulita

42 urte zituen hildakoak eta herri hartakoa zen. Aurten Euskal Herrian beharrean hildako 33. langilea da.

2010eko maiatzaren 25a
13:00
Entzun
42 urteko gizonezko bat -S.M.I.- hil zen atzo gauean Urrotzen, traktorea gidatzen ari zela hau irauli ostean. 20:30ak aldera izan zen ezbeharra, baina foruzainek ez zuten 22:49ak arte horren berririk izan, gaur eurek jakinarazi dutenez. Osasun zerbitzuak hara iritsi zirenerako, gizonezkoa hilik zen.

Aldapa batean erori zen traktorea, Iriartekoborda baserriaren inguruan, eta gidaria airean atera zen. Urrozkoa bertakoa zen.

Foruzainak gertaera ikertzen ari dira. Lan istripua izan dela baieztatzen bada, aurten Euskal Herrian beharrean hildako 33. langilea izango da, LAB sindikatuaren arabera. Iaz horrela 80 langile zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.