AZKEN ORDUKOA

Gizon baten gorpua aurkitu dute Donostian

Suhiltzaileen esanetan, 40 urte inguru ditu, eta haren desagerpena salatuta zegoen. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, usteltzen hasita zegoen gorpua. Ur hoditeria baten alboan aurkitu dute, GI-20 errepidetik ospitale eremura doan bidean. 

Berria.info
2012ko uztailaren 14a
18:43
Entzun

Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, gizon baten gorpua aurkitu dute Donostian. Ur hoditeria baten alboan aurkitu dute, GI-20 errepidetik ospitale eremura doan bidean. Suhiltzaileen esanetan, 40 urte inguru ditu, eta haren desagerpena salatuta zegoen. Dirudienez, usteltzen hasita zegoen jada gorpua. 

Bizikletan zebiltzan gaztetxo batzuek aurkitu omen dute gizonezkoaren gorpua, gaur eguerdian. Auzitegiko medikuaren eskuetan utzi dute, autopsia egiteko. Oraindik ez dakite zein den heriotzaren zergatia, ez eta hildakoa nor den ere. Ikerketa lanetan ari dira.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.